XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orro - Ez joanen? Ez joanen, zu? Ez diozula herriko mutil bati amor emanen?.
Berbal bat egiten dautzut beraz!.
(
Ez duzula amor emanen? Nik erakutsiko dautzut zer den legea.
Mikolas - Ederki egina!.
Orro - Ixilik! Ez dautzut zuri galdetzen ongi egina den ala gaizki....
Kalixtro Zurxurigaray, berbal bat baduzu... Zoazi jartzerat (
(
Irri egiten oraino? Bigarren berbal bat egiten dautzut, herriko mutil batez irri egin duzulakotz!.
(
Zurxurigaray - Hau bederen ez dut ebatsia!.
Orro - Ixilik! Nik ez dautzut galdegiten ebatsia duzun ala ez.
Zoazi lastersko jartzerat.
(
(Arte hortan Guria beha baitago, irriz hura ere, Orro oihuka hasten zaio).
Eta zuk zer duzu zure apo harmatu begiekin neri behatzeko?.
Hurbil zaite, hunat! (
Zer ditutzu izen deiturak?.
Guria - Anton Guria.
Orro - Nun sortua? Guria - Amezpetan.
Orro - Amezpetan? Ez zinen bertze guziak bezala Akelarren sortzen ahal, zu?.
Guria - Nik ez dut naski hortan hobenik!.
Orro - Batere ez dakit! Zertara etorria zinen hunat?.
Guria - Bizarraren jaun huni eginarazterat.
Mikolas - Eta ez du bizar ondorik.
Orro - Ixilik, zu! Zer erran nahi duzu? Ez duela bizar ondorik?.
Ederki! Zure laguntto horri bezala, Anton Guria, zuri ere egiten dautzut berbala!.
Zoazi jartzerat, eta laster, gero!.
Mikolas - Zer herriko mutila dugun Akelarren!.
Orro - Ixilik! Mikolas, zuk ere berbal bat nahi ez baduzu, herriko mutilari behar gabe hainbertze denbora galarazirik...